XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Mulu ampplusmn;zurezkoa eta oso adarkatua, altueran 1`5 m artekoa; zurtoinak pubeszentzia aplikatu zetakaraz estaliak.

Hostoak eseriak, palmatikonposatuak, eta haietan 5 foliolo, ia-eseriak, 6-20 x 1-3(4) mm, luzanga-linearrak, 2 behekoak estipula antzekoak.

Loreak 5-20, glomerulu kandudunetan; kalizaren hortzak desberdinak; korola 3-6(7) mm-koa, oro har zuria, baina gila purpura-beltziska.

Leka oboide-biribildua, 3-5 mm-koa.

Maiatzetik abuztura bitartean loratzen da.

Mediterraneoko arroa inguratzen duten herrialdeetan eta Asiako hego-mendebaldean aurkitzen da zabalki banatuta, kostalde atlantikoraino iritsiz.

Sastrakadi mediterraneo eta submediterraneoen osagai izaten da eta larre gutxi aprobetxatuak inbaditzen ditu zuhaiska antzindari gisa.

Euskal Herrian arrunta da isurialde mediterraneoan eta zenbait mendate zeharkatuz Bizkaiko kostalderaino heldu da.

17. Belarkiak edo zuhaiskak, urterokoak edo bizikorrak.

Hostoak inparipinatuak, nekez bakunak edo trifoliolatuak; estipulak askeak edo konatuak.

Loreak galtzarbeko glomeruluetan.

Kaliza kanpanulatua, ampplusmn; bilabiatua; estanbreak diadelfoak.

Leka giltzatua, ebakiduran biribildua, luzetaraka ildotua edo angelutsua.

1. Hostoak ia-eseriak, edukiz lehen foliolo-parea zurtoinetik oso hurbil; folioloen ertza hialinoa, transluzidoa... .

Hostoak txortendunak; folioloak ertz transluzidorik gabekoak.

2. Estandartearen atzazala kaliza baino 2-3 aldiz luzeagoa; glomeruluetan 2-4 lore, 14-20 mm-koak... .

Estandartearen atzazala kaliza bezain luze edo luzexeagoa; glomeruluetan 4-8(15) lore, 8-14 mm-koak... .

1. Mulua, plusmn;zurezkoa, adarkatua, etzana edo tentea, altueran 0`5 m artekoa, ilegabea eta glaukoa.

Hostoetan 2-6 foliolo-pare, 2-10(15)x(1)2-7 mm, eliptikoak edo obobatuak, ampplusmn;mamitsuak, ertzean hialinoak eta transluzidoak; estipulak 1 mm-koak, konatuak, mintzaireak, erorkorrak.

Infloreszentzia unbeliformea, kandu luzekoa, edukiz (1)5-15 lore, eta hauen pedizeloak 2-4 mm- koak; korola 5-8(12) mm-koa, horia.

Leka 1-4 cm-koa, zuzena, 4 angelu kamuts dauzkana, (1)2-5(7) segmentu luzangatan giltzatua.

Maiatzetik abuztura bitartean loratzen da.

Mediterraneoaren arroko erdiz mendebaldeko herrialdeetan aurkitzen da 2 subespezietan dibertsifikaturik.

Sastrakadi eta larre lehorretan bizi da edota harkaiztegi eta terreno erosionatuak kolonizatuz, baseetan aberatsak diren zoruetan oro har.

Euskal Herrian arruntena subsp. minima da; honen eitea etzana eta barreiatua da, folioloak 2-5(8) mm-koak eta glomeruluetan 5-10 lore, 5-7 mm-koak; isurialde mediterraneo osoan azaltzen da eta isurialde atlantikoan klima lehorreneko enklaberen batean, hala nola Nerbioiren itsasadarrean.

Bestea subsp. lotoides (Koch) Nyman da, dauzka adarrak tenteak edo gorakariak, folioloak 5-10(15) mm-koak eta glomeruluetan (8)12-15 lore, 8-10 mm-koak; Nafarroa eta Arabako hegoaldeko muturrean dago mugatua, bertako leku aridoenetako sastrakadietan.